Berriak

2009/03/10 ANIMABASAURI5-ANIMABASQUE-en aurkezpena

Irudia haunditzeko klik ezazu
Dakizuenez, martxoak 20 eta 27 artean, ANIMABASAURI5-ANIMABASQUE, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren bostgarren edizioa ospatuko da.

Hau dela eta, bihar osteguna, martxoak 12, Zinemaldia eta honen programazioa eta bertaratuko diren gonbidatuak aurkezteko prentsaurrekoa egingo da.

Prentsaurreko honetan, honako hauek egongo dira:

Loly de Juan
(Basauriko Alkate andrea)
Jon Iñaki Zarraga (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria)
Soraya Morla (Basauriko Udaleko Kultura Zinegotzia)
Alberto Rodríguez (BBK-ko kanpo erlazioak)
Mª Jesús Díez (Zinemaldiaren zuzendaria)

Prentsaurrekoan Zinemaldiaren spot ofiziala aurkeztuko da eta honi buruzko informazio eta dokumentazio ugari emango da.

Noiz: OSTEGUNA, MARTXOAK 12
Ordua: 12:00h
Non: BBK - Gran Vía 23, 3. - Bilbao

Zuen bertaratzea konfirmatzeko, gure prentsa departamentuarekin kontaktuan jarri 944 234 611 telefono zenbakian edo e-mail-en bidez press@animabasauri.com helbidean.

2008/12/11 Animazioa ikasgeletan ANIMABASAURI-ANIMABASQUE-en

Irudia haunditzeko klik ezazu
2009ko martxoaren 20tik 27ra Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldia, ANIMABASAURI-ANIMABASQUE, ospatuko da. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere ANIMAZIOA IKASGELETAN saila egongo da eta Bizkaiko eskola guztiek parte hartu dezakete.

BARTON FILMS eta ANIMABASAURI-ANIMABASQUE-n arteko laguntzari esker, Basauriko Social Antzokian 5 animaziozko luzemetrai emango dira Zinemaldiaren astearen barne:

PEREZ 2, GURE SAGUTXO HORI - 2009/03/23
WINX, ERREINU GALDUAREN SEKRETUA - 2009/03/24
BARRIOLA, SAN ADRIANGO AZERIA - 2009/03/25
BASOAREN ESPIRITUA - 2009/03/26
EURIAREN SEME-ALABAK - 2009/03/27

Emanaldi hauetan parte hartu nahi dituzten eskolek 637 924 456 / 944 234 611 telefono zenbakietara deitu dezakete edo press@animabasauri.com helbidera e-mail bat bidali hurrengo informazioa idatziz: eskolaren izena, emanaldia joango den ikasle eta irakasle kopurua, maila, kontaktu bat eta ikusi nahi duten filma.

2008/12/05 OLENTZERO ETA OPARIEN ORDUA

Irudia haunditzeko klik ezazu
Gaur, hilaren 5, OLENTZERO ETA OPARIEN ORDUA euskarazko eta animaziozko filma estreinatuko da, Baleuko, ETB eta Barton Films-en arteko ekoizpena dena eta Barton Films-ek banatuko duena. Barton Films akordio batera heldu da Deusto Zinematografiarekin (Renoir Deusto Zinemak) eta Gorostilandarekin filme hau goizeko sesioetan erakusteko Renoir Deuston.

Renoir Deusto zinemetako ordutegi komertziala honako hau izango da:

Ostiraletik igandera: 16’45 – 18’30 – 20’15

Astelehenetik ostegunera: 16’45 – 18’30

Goizeko proiekzio berezi bat egin nahi baduzue, Eva Aranarekin kontaktuak jarri zaietezkete 944 234 611 telefono zenbakian.

2008/10/28 "ZORIOAN PERFEKTUA" filmaren prentsaurrekoa

Pasa den urriaren 13an, 2009an Barton Films‐ek banatuko duen eta Jabi Elortegik zuzentzen duen ZORION PERFEKTUA, PAUSOKA ekoiztetxearen filmaren errodaia hasi zen.

Gorostilanda‐tik Donostin Euskadiko Orkestra Sinfonikoan urriaren 30ean, osteguna, pelikula honen filmaketan bertan prestatu dugun prentsaurrekora gonbidatzen zaitugu lehen eskutik ikus dezazun nola errodatzen den istorio hau.

Prentsaurreko honetan ZORION PERFEKTUA filmaren aktore nagusiak izango dira gurekin: Anne Igartiburu, Aia Kruse, Alberto Berzal, Elena Irureta eta Felix Arkarazo, baita Jabi Elortegi zuzendaria eta PAUSOKAko Unai Martínez‐Barranco filmaren ekoizle exekutiboa ere.

Etortzeko asmoa baduzu, konfirmazioa mesedez eskatzen dizugu baita zein pertsona/k elkarrizketatzeko nahia duzun plangintza ahalik eta hoberen izan dadin (kontutan izanda aktoreak errodaian lanpetuak egongo direla eta elkarrizketak beste egunetarako adostuko direla).

PRENTSAURREKOA DONOSTIN - ZORION PERFEKTUA
Osteguna, 2008-ko urriak 20

16:00 ERRODAIAN BISITA
17:00 PRENTSAURREKOA

Lekua: EUSKADI-ko ORKESTRA SINFONIKOA
Miramon Pasalekua 124. Donostia

Informazio gehiago behar baduzu kontaktuan jarri ahal zara 637 924 456 telefonoan edo prensa@gorostilanda.com emailaren bidez.

2008/09/04 BARTON FILMS-ek "RH+" banatuko du

Irudia haunditzeko klik ezazu
BARTON FILMS banatzaileak MILIMETROS-en (“El Cubo Mágico”, “Dragon Hill”) “RH+, Sevillako Banpiroa” animaziozko lumetraia banatuko du espainiar estatuan.

Antonio Zurerak (“Zacarías Zombie”, “Os Vixilantes do Camiño) zuzenduta, filmak 500 urtez Von Salchichen de Frankfurt kondeen zerbitzura lan eginez gero Espainiara bueltatzeko aukera izango dute.

Filmaren banaketa BARTON FILMS-en eskutik, apirilaren 24an EIKEN Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak antolatutako ANIMABASQUE BUSINESS Nazioarteko Animazio Merkatuan egindako aurreakordioaren ondorioz egingo da.

RH+, Sevillako Banpiroa” urriaren 17an estreinatuko da gazteleraz eta baita euskaraz ere bai.

2008/08/06 UNA PALABRA TUYA filmaren prentsarako emanaldia

Irudia haunditzeko klik ezazu
Jakinarazten dizuegu datorren abuztuaren 20an, Elvira Lindoren eleberrian oinarritutako Ángeles González-Sinderen UNA PALABRA TUYA filmaren emanaldi berezia egingo dela. Emanaldia eta gero, prentsaurrekoan, Ángeles González-Sinde zuzendaria eta pelikularen hiru aktore nagusiak izango dira gurekin: Malena Alterio, Esperanza Pedreño eta Antonio de la Torre.

Emanaldia Bilboko Capitol Zinemetan (Villarías kalea, 10) izango da abuztuaren 20an, asteazkena:

10:30 - Emanaldia
12:30 - Prentsaurrekoa

Zure partehartzea espero dugu. Edozein kezka argitzeko mesedez gurekin harremanetan jarri 94 435 28 48 zenbakian edo e-mail bidez prensa@gorostilanda.com helbidean.

Kontaktatu Kontaktatu  Ohar legala Ohar legala  © GOROSTILANDA SL 2009